viernes, 22 de abril de 2016

ELKARBIZITZARAKO BATZORDEA BERRITU DUGU

Ikasturteko azken txanpan sartu berri garen honetan, Elkarbizitzarako Batzordea berritzeari ekin diogu. Hemen dituzue, betiko moduan, parte hartzeko prest!


Eta lanean hasi dira dagoeneko, izan ere, gida lanak egin beharko dituzte bisitan etorriko zaizkigun 3. eta 4. mailako ikasleekin.
Maiatzaren 13an 3. mailako ikasleak etorriko dira Belen eraikina ezagutzera eta berdina egingo dute 4. mailakoek aste bete beranduago, maiatzaren 20an.
Eta zergatik? Hurrengo ikasturtean 4., 5. eta 6. mailakoak egongo direlako Belen eraikinean, ZIG gelakoekin batera, noski. Talde polita osatuko dugu!

Batzorde berria martxan dago!